Itxi

Migrazioa

Hilaren 27an abiatu nahi du Mediterraneora 'Aita Mari' ontziak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Migratzaileak erreskatatzeko baimenaren zain, Pasaian porturatuta dago. Apiriletik ekainera bitartean, Greziako errefuxiatuei laguntza humanitarioa eman zien ontziak.

'Aita Mari' ontzia. Artxiboko argazkia: @smhumanitario

Asteartean, abuztuak 27, Mediterraneora joateko asmoa dauka ‘Aita Mari’ ontziak, migratzaileak erreskatatzera. Bitartean, Pasaian (Gipuzkoa) porturatuta dago, Espainiako Sustapen Ministerioaren erantzunaren zain.

Iñigo Mijangos Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen presidenteak aitortu duenez, aste honetan ‘Open Arms’ ontziaren inguruan jazo diren gertaerek haiek eskatutako baimenaren "tramitea baldintzatzen dute”.

Mijangosek azpimarratu duenez, legea errespetatuz aritu izan dira beti, eta Espainiako Sustapen Ministerioak eskaera horri baldintzarik ez jartzea espero du, Mediterraneo aldean migratzaileak “ arazorik gabe” erreskatatu ahal izateko.

Carmen Calvo Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak asteazken honetan azaldu duenez, ‘Open Arms’ ontziak ez zuen erreskateak egiteko baimenik. Bere esanetan, Proactiva Open Arms erakundearen ontziak laguntza humanitarioa emateko baimena zuen bakarrik, alegia, elikagaiak eta sendagaiak banatzeko aukera.

Apiriletik ekainera bitartean, Greziako errefuxiatuei laguntza humanitarioa eman zien ‘Aita Mari’ ontziak, ez zuelako migratzaileak erreskatatzeko baimenik lortu. Espainiako Sustapen Ministerioak horretarako baimena ematen badio, asteartean irtengo da Pasaiako portutik.

Albisteak (3)