Kargatzen...
Itxi

Alardeak

Hondarribiko alkateak alardeen ordutegia aldatzea proposatu du, 'istiluak saihesteko'

EiTB.EUS

Leer en Castellano

Udala kezkatuta agertu da iazko istiluak berriro gerta litezkeelakoan. Horregatik, bi alardeen ordutegiak aldatzea proposatu du, ordu berean izan ez daitezen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bi aste gelditzen dira Hondarribiko jaiak hasteko, eta dagoeneko tentsioa nabari da alarde tradizionalaren eta parekidearen antolatzaileen artean. Egoera horren aurrean, Udala Udala kezkatuta agertu da irailaren 8an "iazko istiluak errepika litezkeelako". Horregatik, ordutegiak aldatzea proposatu du, bi alardeak ordu berean izan ez daitezen.

Txomin Sagarzazu alkatearen proposamena aste honetan bertan eztabaidatuko dute. Hortaz, aurki iragarriko dute bi alardeak ordu berean egingo dituzten ala ez.

Sagarzazuk proposatutakoaren arabera, alarde tradizionala 07:55ean aterako litzateke. Alarde parekidea, berriz, beranduago hasiko litzateke. Jaizkibel konpainiak, baina, ez du ez du proposamena begi onez ikusi. Aitzitik, Hondarribiko Emakumeak taldeak beharrezkotzat jo du bi alardeak banatzea.

Aurten, nazioarteko bitartekari baten laguntzarekin, birritan saiatu dira alardeen gaineko akordio batera iristen.





Bideoak (1)