Irailaren 5ean eta 6an
Vueltak aldaketak eragingo ditu Bilboko trafikoan gaur eta bihar
eitb.eus
Txirrindulariak Otxandiotik barrena sartuko dira Bizkaian, eta Bilbon amaituko da osteguneko etapa. Biharamunean, San Mamesetik abiatuko dira txirrindulariak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
¿Espainiako Vuelta Bizkaiko hiriburutik igaroko da gaur-biharretan, eta eragin handia izango du trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan.
Gaur, osteguna, Bilbok 12. etaparen bukaera hartuko du (171,4 kilometro izango ditu, Nafarroako Zirkuituan hasita), eta 13. etapa San Mamesetik abiatuko da biharamunean, Los Machucosen (Kantabria) bukatzeko, 166,4 kilometroko ibilbidea egin ostean.
Gaur, Deustu, Indautxu, Ametzola, Errekalde, Kobetamendi, Basurtu eta Altamira auzoetatik igaroko da Vuelta, eta bertako kaleak moztuta egongo dira.
Hainbat kale itxi dituzte Bilbon, goizeko lehen orduan:
Enekuri etorbideko, A-8ko (San Mames) eta Basurtu-Kastrexana errepideko sarrerak itxita egongo dira, eta moztuta egongo dira Artxanda-Santo Domingo eta Enekuri-Artxanda errepideak, 15:30 eta 18:30 artean, gutxi gorabehera.
Bihar, trafikoa moztuta egongo da San Mamesetik Zorrotzaraino, 11:00etatik 13:00etara.
Luis Briñas kalea moztuta egongo da Felipe Serrate kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean, 08:00etatik 13:00etara.
Bilboko Udalak tarte horretan autorik ez erabiltzea eta garraio publikoa hartzea gomendatu du, batez ere metroa edo trena, Bilbobuseko eta Bizkaibuseko linea gehienetan eragina izango duelako.
Etapa amaiera
Lehen murrizketak ostegunean izango dira, Kale Nagusia zirkulaziorako itxita egongo baita Jesusen Bihotzaren eta Moyua plazaren artean 07:00etatik 24:00etara, eta baita Jose Anselmo Clave kalea ere, 00:00etatik 24:00etara, helmuga muntatzeko lanetarako, Kale Nagusiaren 62. zenbakiaren parean egongo baita.
Bilbobus eta Bizkaibus enpresa publikoetako autobusak Moyua plazaren eta Gregorio de la Revilla zumarkalearen arteko zatian ibiliko dira 14:30ean hasita.
Tropela 16:00ak inguruan iritsiko da, eta hiriko hainbat barrutitatik ibili ostean, Kale Nagusian bukatuko da etapa, 17:30 eta 18:30 bitartean, antolatzaileen aurreikuspenen arabera.
15:30etik aurrera, gutxi gorabehera, bideak itxiko dira ibilgailuentzat, lasterketa pasatuko den kaleen inguruetan, harik eta lasterketa amaitu arte (18:30ean, gutxi gorabehera).
Hona hemen lasterketaren ibilbidea:
Santo Domingo edo Agirletako errepidea/Artxandako errepidea, Enekuri etorbidea, Artxanda-Enekuri etorbidea, Ibarrekolanda, Enekuri etorbidea, Agirre lehendakaria etorbidea, Pio X. plaza, Deustuko zubia, Euskadi plaza, Museoko plaza, Elkano kalea, Iparragirre kalea, Gordoniz kalea, Iturrigorribidea, Amotxabidea, Arraizbidea, Kobetamendi, Kobetabidea, Basurtu bidea, Kastrexana-Montevideo etorbidea, Gurtubay, Zunzunegi etorbidea, Sabino Arana etorbidea, Jesusen Bihotzaren plaza, Kale Nagusia (helmuga).
Autobus zerbitzuek aldatu egingo dituzte ibilbideak, eta inguruko garaje eta aparkalekuek ez dute sarbiderik izango aipatu ordutegietan; hala ere, baliteke Bilboko Udaltzaingoak ordutegi horiek aldatzea, segurtasunagatik.
Bideak itxita Deustun:
Lasterketa Agirleta gainetik iritsiko da Bilbora, eta, hori dela eta, 15:30etik 17:30era, gutxi gorabehera, bide hauek zirkulatzeko itxita egongo dira Deustuko barrutian:
Enekuri-Artxanda eta Artxanda-Agirleta errepideak.
Enekuri-Ibarrekolanda etorbidea.
Agirre Lehendakaria etorbidea, Enekuri etorbidearekiko bidegurutzean eta Familia Santuaren eta S. Pio X. plazaren arteko tartean, Deusturako zubirako norabidean.
S. Pio X.aren plaza, mendebaldeko aldetik.
Deustuko zubia eta Euskadi plazaren mendebaldeko aldea.
Arangoitiko auzotik irteteko, Aranekobidea kaletik baino ezingo da irten, Enekuri etorbiderantz. San Pedro plazan bizi direnek, irteteko, kontrako norabidean Pio X. plazaraino errei bakarra izango dute erabilgarri, eta Agirre anaien kalean, norabide bitan izango da zirkulazioa, Ugaskoko tuneletatik auzora sartzeko modua izan dadin.
Bideak itxita Abandon:
Kale Nagusian ez ezik (han egongo da helmuga), eragin handia nabarituko dute Abandoko barrutiko hainbat tokitan ere, txirrindulariak bertatik igaroko baitira:
Itxita egongo dira A-8tik datozenentzat San Mameseko sarbideak, eta Basurtu-Kastrexana errepidetik datozenentzat sarbideak, 15:30etik 18:30era.
Museoko plaza, Elkano, Iparragirre, Gordoniz, Etxaniz suhiltzailea (mendebaldeko aldea), Gordoniz ibilbidea eta zeharkako kale guztiak, aurreko etxe-sailetik hasita, 15:30etik 17:30era.
Sabino Arana, Zunzunegi etorbidearen eta Jesusen Bihotza plazaren artean, eta zeharkako kaleak, 15:50etik 18:00etara.
Rodriguez Arias, Errekalde zumarkalearen eta Sabino Arana etorbidearen artean, 16:15etik 18:45era.
Bideak itxita dauden bitartean, Urkixo zumarkaletik eta Felipe Serratetik A-8 eta Basurturantz abiatzeko bidea 18:00etan irekiko da. Gainera, bi norabideetan gaituko da kalea Diaz Emparanza kalean, Entrecanales eta Benito Alberdi artean, Maria Diaz de Harotik Errekalde auzorako sarrera-irteerak egin ahal izateko.
Bideak itxita Errekalden:
Txirrindulariak Errekaldetik igarotzean, Gordoniz, Iturrigorribidea, Arnotxabidea eta Arraizbidea ibilbideari eragingo dio zuzenean, bertatik igaroko baita tropela. Hori dela eta, itxita egongo da zirkulaziorako, eta orobat, aurreko etxe-sailetik hasita, zeharka datozen kaleetarako sarbideak, 15:50etik 17:40ra.
Itxita egongo dira zirkulaziorako Bilborako sarbideak A-8 autobidetik San Mamesetik eta Basurtu-Kastrexana bidetik datozenentzat, 15:30etik 18:30era.
Lasterketa igarotzen den bitartean, gaituta egongo da bi norabideetan Ingurabideko bidea, Altube eta Retolaza kaleen artean, Uretamendi-Betolaza-Ingurabidea guneko sarrera-irteeretarako.
Halaber, bi norabideetarako gaituko da Díaz Emparanza kalea, Entrecanales eta Benito Alberdi kaleen artean, beste auzo batzuetarako sarrera-irteerak egin ahal izateko.
Horrez gain, 15:30etik 17:30era arte, gutxi gorabehera, bideak zirkulaziorako itxita egongo dira Iturrigorribidean, eta alde horretatik ezingo da Iturrigorri-Peñascal auzoan ez sartu ez bertatik irten.
Bideak itxita Basurton:
Basurtuko barrutiari ere eragingo dio tropelaren joan-etorriak, Kobetamendi, Kobetabidea, Basurtu-Kastrexana errepidea, Montevideo etorbidea, Gurtubay, Zunzunegi etorbidea, Sabino Arana etorbidea eta Jesusen Bihotza plaza igaroko baititu, Kale Nagusian kokatutako helmugara iritsi aurretik.
Ibilbide hori eta zeharka dauden kaleetarako sarbidea itxita egongo dira 16:00etatik 18:00etara, gutxi gorabehera. Horrez gain, itxita egongo da Bilborako sarbidea San Mamesen A-8 autobidetik eta Basurtu-Kastrexana bidetik datozenentzat 15:30etik 18:30era.
Bide horiek itxita dauden bitartean, Lezeagan, Masustegi Estratan eta Mintegitxueta auzoan, Geltokiko bidetik eta Diaz Emparanza kaletik (Entrecanales eta Benito Alberdi artean) baino ez dute izango sartzeko eta irteteko bidea, eta bi norabideetarako gaituko da.
Basurtuko Ospitalera sartu eta irteteko, Montevideo etorbidearen eta Olabeagako aldaparen arteko bidegurutzea gaituko da, Zorrotzatik eta Olabeagatik.
Aurreko gauean hasita, ibilgailuen zirkulaziorako itxita egongo da Arraiz mendira igotzeko bidea. Gainera, poliziak zaindu egingo du sarbidea, eta baliteke bertarako sarbidea mugatzea.
Etapa hasiera
Vueltako 13. etapa Bilbotik abiatuko da, 11:30ean, San Mamesetik. Hori dela eta, bideak itxiko dira zirkulaziorako, 08:30etik 13:30era, Luis Briñas kalean, Felipe Serrate kalearen eta Urkixo zumarkalearen artean, eta 11:00etatik, tropela ibiliko den ibilbidean: Zunzunegi, Gurtubay, Montevideo etorbidea eta Zorrotza-Kastrexana.
Aldaketak garraio publikoan
Bilbobus:
Murrizketa horien ondorioz, aldaketak egingo dira Bilbobuseko linea gehienetako eta Bizkaibuseko linea batzuetako ibilbideetan eta geralekuetan.
Irailaren 5a. Eragingo zaien lineak:
01 – 10 – 11 – 13 – 18 – 27 – 28 - 38 – 48 – 56 – 57 – 58 – 62 – 71 – 72 – 76 – 77 – 85 – 88 - A3 - A4 - A6 - A7 - A8 eta autobus turistikoa.
Zer desbideratze izango diren eta zer geltoki aldatu eta ezabatuko diren behar bezala jakinaraziko da ohiko bideetatik: sare sozialak, informazio-panelak, markesinak... Informazio gehiago behar izanez gero, www.bilbao.eus/bilbobus edo 010 telefonoan kontsultatu.
Bizkaibus eta beste linea batzuk:
Nola edo hala, murrizketa horiek Bizkaibuseko autobusetan eta Termibus erabiltzen duten gainerako linea eta konpainietan ere izango dute eragina.
Taxiak:
Lasterketa igarotzen den inguruan kokatuta dauden taxi-geltokiak ezabatu egingo dira.