Itxi

Nafarroa

Gerra Zibileko 16 biktimaren gorpuzkiak aurkitu dituzte Ollakarizketan

eitb.eus

Leer en Castellano

Gainera, aurkikuntza eta desobiratze handienetako baten lekuko izan dira Bigarren Hezkuntzako 50 bat ikasle.

Your browser doesn’t support HTML5 video

1936ko kolpe militarrean fusilatuta hil zituzten 16 errepublikazaleren gorpuzkiak aurkitu eta desobiratzen hasi dira Iruzkun inguruan, Txulapainen, Iruñetik 12 kilometrora, Ollakarizketan, hobia egitera behartu zuten eta hilketen lekuko izan zen bizilagun baten informaziotik abiatuta.

Nafarroako Gobernua izan da, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Aranzadi Zientzia Elkarteko teknikariek desobiratzen ari diren gorpuzkiak aurkitu dituena.

Felix Echaleku herritarraren lekukotzan du oinarri desobiratze prozesuak. Hobia egitera eta exekuzioak ikustera behartu zuten Echalecu: "Egun hartan 17 preso ekarri zituzten, binaka, eta arkumeen gisan sartu zituzten lehenengo bordan… Pistoladunak tiroa ematen zien bihotzean, eta erori egiten ziren; ondoren beste pistolari batek azken tiroa ematen zien. Ez dut ahaztuko bizi naizen artean".

Azken asteotako lokalizazio eta aztertze lanei esker, 9 gorpuren arrastoak atera dituzte gaur Aranzadiko teknikariek, Nafarroako Gobernuak zientzia elkartearekin duen lan-hitzarmenaren harira. Bihar gainerako 7ak aterako dituzte.

Bi egunotan Zizurgo eta Berriozarko Bigarren Hezkuntzako 150 ikasle inguru izango dira prozesuaren lekukoa, eta duela 80 urte gertatutakoa ikusi zutenen testigantzak entzungo dituzte orduan gertatutakoa ulertzeko.

Nafarroako Gobernuak hobiei edo lurperatzeei buruzko informazioa izanez gero Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Orokorrarekin (pazyconvivencia@navarra.es) harremanetan jartzeko eskatu die herritarrei.

Bideoak (1)