Itxi

Hondarribia

Alarde tradizionaleko gazteekin bilera egiteko prest agertu da Jaizkibel Konpainia

EiTB.EUS

Leer en Castellano

Gatazka "hitz eginez" konpontzea eskatu dute alarde tradizionalaren sokakoak diren dozenaka gaztek.

Jaizkibel Konpainia alardean. Argazkia: EFE

Jaizkibel Konpainia prest agertu da alarde tradizionalean aldaketak eskatu dituzten dozenaka gazteekin bilera egiteko. Sorpresaz, baina pozik hartu du Jaizkibel Konpainiak gazte horiek emakumeek alardean parte hartzeko eskubidea aldarrikatzeko atera duten agiria.

Hala ere, Konpainiak Alarde bakarra, alarde publiko bakarra aldarrikatu du. Gainera, aitortu dute aspaldi zirela aldaketa sumatzen hasiak. Sinetsita daude Hondarribiko herritarrek nahi dutena "konponbidea dela". Horretarako, elkarrizketa aldarrikatu du beste behin Jaizkibelek, eta elkarrizketa horren emaitza Alarde publiko parekide bakarra izan beharko litzatekeela uste dute.

Erakundeek ere, oro har, modu positiboan baloratu dute gazte talde horren erabakia. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Jaurlaritzak eta, batez ere Emakundek txalotu egin dute erabakia.

Hotzen, akaso, Hondarribiko udala agertu da. Komunikatu labur batean adierazi du "errespetu osoz" hartzen duela gazteen adierazpena.

Albisteak (2)