Mendia
Anboton desagertutako Bergarako gaztearen hilotza topatu dute
Agentziak | Erredakzioa
Familiak atzo salatu zuen mendizale gaztearen desagertzea, eta harrezkero ibili dira haren bila. Gorpua gailurretik hurbil aurkitu dute.
Ertzaintzaren erreskate-taldeak hilda topatu du Anboto mendian desagertutako Bergarako gaztea.
Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez, 26 urteko mutilaren gorpua 18:00ak inguruan aurkitu dute, Anbotoko gailurretik hurbil.
Familiak atzo salatu zuen mendizale gaztearen desagertzea, eta harrezkero ibili dira haren bila.
Bilaketa lanetan Ertzaintzaren Mendiko Taldeak eta helikopteroak hartu dute parte, besteak beste.