Itxi

Gastronomia

Eneko Atxak eta Basque Culinary Centerrek Espainiako Gastronomia Saria jaso dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gainera, Gastronomiaren Akademiak Juan Mari Arzak sukaldari donostiarra omendu du.

Eneko Atxak Gastronomia Osasuntsuaren saria jaso du. Argazkia: EFE

Espainiako Gastronomia Akademiak 2018ko golardoak banatu ditu astelehen honetan Madrilen egindako ekitaldi batean eta, besteak beste, Eneko Atxa eta Basque Culinary Center saritu ditu.

Eneko Atxak Gastronomia Osasuntsuaren golardoa jaso du. "Jakinduria gastronomikoa gizarte osasuntsuagoa eta jasangarriagoa lortzeko erabili behar dugu, eta ez soilik plater onenak egiteko", azpimarratu Azurmendi jatetxeko sukaldariak.

Erakundeen kategorian, berriz, Basque Culinary Center saritu dute, hamar urtez profesionalak trebatzeko egin duen langatik. "Gastronomiarena sektore estrategikoa da, enplegua eta aberastasuna sortzen dituelako; gainera, gure kulturaren parte da", adierazi du Joxemari Aizega zuzendariak.  

Bestalde, aurtengo edizioan Juan Mari Arzak sukaldari donostiarra omendu dute. Berak jaso zuen Sukaldari Onenaren Espainiako Gastronomiaren Lehen Saria.

Arzakek ezin izan du ekitaldian parte hartu, baina mezu bat igorri du  bideoan grabatuta. Irudietan Elena alabarekin ageri da, eta bere taldeari eta Ferran Adria sukaldariari eskaini die saria.