Nafarroa
Ehiztari bat larri zauritu da Castejonen, toraxean tiro bat jasota
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zaurituarekin zihoan beste ehiztari bati lesio-delitua egotzi dio Foruzaingoak, eta deklarazioa hartu dio, nahita edo nahigabe tiro egin duen argitzeko asmoz.
38 urteko ehiztari bat larri zauritu da Castejonen, argitu gabeko arrazoiengatik, toraxean tiro bat jasota. Ezbeharra 16:18ean jazo da, La Maganchan. Han bertan tiroa bota duen eskopeta aurkitu dute.
Zaurituarekin zihoan beste ehiztari bati lesio-delitua egotzi dio Foruzaingoak, eta deklarazioa hartu dio, nahita edo nahigabe tiro egin duen argitzeko asmoz.
Zauritua Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroz. Foruzaingoko agenteak zonaldea miatzen egon dira, ingurugiroko, herri-babeserako eta polizia judizialeko patruilarekin batera. Gainera, Udaltzaingoa eta anbulantzia medikalizatu bat ere mobilizatu dituzte.