Itxi

Termibus

Hauek dira Bilbo Intermodala autobus geltoki berria bisitatzeko ordutegiak

eitb.eus

Leer en Castellano

Gaur goizean, inaugurazio ekitaldi ofiziala egin du alkateak, eta, jada Intermodala bisitatzeko aukera dago. Ostiralean hasiko da azpiegitura berria zerbitzua ematen.

Bilbo Intermodala. Foto: Euskadi Irratia

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaur, asteazkena, azaroak 27, inauguratu du Bizkaiko hiriburuko lurpeko autobus-geltoki intermodal berria, eta ostiralean, azaroak 29, jarriko da martxan.

11:00etan, inaugurazio-ekitaldi ofiziala egin da, eta, ondoren, Bilbo Intermodalek ateak ireki dizkie herritarrei instalazioak ezagutzeko, ostiralean martxan jarri baino lehen.

Hala, gaur arratsaldean hasita, bi egun izango dira azpiegitura berria bisitatzeko. Gaur 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte ateak, eta ostegunean 10:00etatik 14:00etara.

Ostegun arratsaldean, autobus zerbitzua ematen duten 25 konpainiak behin-behineko geltokia utzi eta Intermodal berrira aldatuko dira.

Azkenik, ostiralean, 06:00etan aterako dira azpiegitura berritik lehen autobusak.

BIDEOA: Horrelakoa da Bilbao Intermodal geltoki berria:

Albisteak (2)

Galeriak (1)