Itxi

Termibus

Ilara luzeak eratu dira Bilbo Intermodala ezagutzeko

eitb.eus

Leer en Castellano

Azpiegitura berria ostiralean jarriko dute martxan ofizialki, baina asteazken honetan bisitatu ahal izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bilbo Intermodal lurpeko autobus geltoki berria errealitatea da dagoeneko. Juan Mari Aburtok gaur inauguratu du azpiegitura berria, eta azaroaren 29ra arte, Udalak antolatu dituen ate irekien bi egunetan, bisitatu, ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute herritarrek. Ilara luzeak eratu dira asteazken honetan, euria egin badu ere.

Inaugurazio ekitaldian Bilboko alkateak nabarmendu duenez, "intermodalitatea, segurtasuna eta modernitatea dira hiri proiektu handi honen gakoak", eta, gainera, geltokia eraikitzeko erabilitako kudeaketa eredua azpimarratu du.

"Udalak bere kutxetatik euro bakar bat ere ordaindu gabe gauzatu da Bilbo Intermodala. Eta hala izan da ez genuelako baliabide publikorik erabili nahi, ezta zorpetu ere, bilbotarren etorkizuna ez hipotekatzeko, ezta Udalaren beraren inbertsio ahalmena ere", adierazi du.

Bilbo Intermodala ostiralean hasiko da lanean, goizeko 06:00ak aldera, Termibusa itxi eta operadore guztiak eta zerbitzu berriak geltoki berrian hasten direnean.

Batez beste, 19.000 erabiltzaile baino gehiago igaroko dira bertatik egunero eta zazpi milioi baino gehiago urtean

Azpiegitura berria "funtsezkoa izango da hiriaren etorkizunean", esan du alkateak. Hori guztia osatzeko, hiriko garraio intermodaleko beste nodo bat erabiliko da, Abandon dagoen trenbidekoa, Abiadura Handiko Trenaren etorrerarekin jauzi kualitatiboa izango duena.

"Azpiegitura segurua, modernoa, intuitiboa eta ondo seinaleztatua da", gaineratu du. Estatuko eta nazioarteko 25 garraio-enpresak jardungo dute bertan. Batez beste, 19.000 erabiltzaile baino gehiago igaroko dira bertatik egunero, Bizkaibuseko lineetako bidaiariak barne, Bilbo Intermodal berritik eskainiko baititu aurrerantzean zerbitzuak. Ondorioz, aurreikuspenen arabera, urtean zazpi milioi lagun baino gehiago igaroko dira azpiegitura horretatik.

Bilbo Intermodalak lau solairu, 30 dartsena eta 500 aparkaleku baino gehiago ditu lurpean

Batetik, lurpeko geltoki bat da, Gurtubayk optimizatutako sarbideekin eta "inguruneko afekzio nabarmen txikiekin, zirkulazioa lasaitu eta ingurua segurtasunez hornituko duena". Autobusak lurrazaletik eta Luis Briñasetik kenduko dituzte, eta kale horrek hiriko trafikoa bakarrik hartuko du aurrerantzean.

Bestalde, plaza bat egiteko baliatuko diren 7.500 metro koadro liberatzeko aukera emango du, Sabino Aranan eta Errekalden Iralaraino berreskuratutako 80.000 metro koadroak handituko dituen espazioa, FEVEren linea lurperatu ondoren egindako urbanizazioari esker.

Begi-bistako eraikina

Bilbo Intermodala martxan jartzea "auzo eta hiri proiektu handinahi batean puntu eta jarraipena" da. Geltokiaren gainean 7.500 metro koadroko plaza eta altuera ezberdinak izango dituen eraikina egongo dira, eta inguruko eskaintzaren osagarri izango diren hainbat jarduera hartuko ditu.

GALERIA: Horrelakoa da Bilbo Intermodal berria:

Albisteak (2)

Bideoak (2)