Itxi

Zozketa

Jende andana Gabonetako loteria erosteko zain

eitb.eus

Leer en Castellano

Aurten, EAEko biztanleek, batez beste, 77 euro jokatuko dituzte, eta Nafarroakoek, 59. Loteria-ontziak Madrilgo Errege Antzokian daude jada.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hamar egun falta dira Espainiako Gabonetako loteriaren zozketa egiteko, eta EAEko eta Nafarroako administrazioak beteta daude. Beste urteetako zenbaki irabazleak, bukaera bereziren bat dutenak, data bereziak dituztenak… Askok zenbakia etxetik pentsatuta eramaten dute; beste batzuek, ordea, bertan begitik sartzen zaiena hautatzen dute.

Zortea izan edo ez, EAEko biztanleek, batez beste, 77 euro jokatzen dituzte Espainiako Gabonetako loterian; Nafarroakoek, berriz, 59 euro.

Iaz Bilboko Ledesma kaleko administrazioan lehen sariko ia 67.000.000 euro banatu zituzten bertan saldutako 167 dezimoen artean. Hala ere, ez da hori Bilbon salmenta handiena egiten duena, Ormaechea baita Bizkaiko hiriburuan eta EAE osoan Gabonetako loteria gehien saltzen duena.

Donostian Narrika kalean dagoen administrazioak biltzen du jende gehien. Zenbaki salduenen artean, 13, 22 eta 69 bukaerak dituztenak daude, baita 11519 zenbakia ere, Realak Erreginaren Kopa irabazi zuen eguna dela eta.

Salmentei dagokienez, iaz baino gehiago saltzen ari dira aurten. Egun gutxi falta dira zozketarako, eta loteria-ontziak Madrilgo Errege Antzokian daude jada, zain.

Bideoak (1)