Itxi

TRAFIKOAREN BERRANTOLAKETA

Bilbao Intermodalaren inguruko zirkulazioaren norabidea aldatu da

AGENTZIAK | EREDAKZIOA

Leer en Castellano

San Mamesetik Indautxu hegoaldera doazen ibilgailu guztiei eragin diete aldaketek. Sabino Arana eta Luis Briñas artean dauden Perez Galdos eta Egia Jeneralaren kaleek norabidea aldatu dute.

Horrelakoa izango da Bilbao Intermodalaren ingurua erabat amaitzen dutenean. Irudia: Bilboko Udala

Bilboko Udalak hainbat aldaketa egin ditu zirkulazioan igande honetan, Bilbao Intermodalaren inguruetan, Termibuseko behin-behineko autobus geltokia erabat kendu eta gero.

San Mamesetik Indautxu hegoaldera doazen ibilgailu guztiei eragin diete aldaketek. Egia Jeneralaren kalea ireki dute Gurtubay -Briñas zatian (geltokia zegoen lehen han) eta horrek Perez Galdos zatia ordezkatu du.

Gainera, betirako aldatu dute zirkulazioaren norabidea Perez Galdos eta Egia Jenerala kaleetan (Sabino Arana eta Luis Briñas kaleen artean) eta seinaleak ere aldatu egin dituzte. 

Horrekin batera, kendu egin dituzte Egia Kaleko aparkamenduak eta hainbat plaza berri jarri dituzte Perez Galdos kalean.

Intermodalari lotutako taxi geltokia bere behin betiko tokira igaro dute: Perez Galdos, Briñasekin; eta Bilbobusen 38. linearen geralekua intermodaletik gertuago jarri dute: Egia Jenerala Briñasekin.

Albisteak (1)

Bideoak (2)