Itxi

GABONETAKO LOTERIA

Bosgarren sari batek 4,8 milioi utzi ditu Otxarkoagan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Bosgarren sarien zati txiki bat ere Iruñea, Cordovilla, Tutera, Abadiño, Urretxu, Aretxabaleta, Donostia, Sodupe, Sopela, Bilbo, Basauri eta Gasteizen geratu da.

Otxarkoagako (Bilbo) 'La Amistad' tabernako bezeroak. Argazkia: EFE/LUIS TEJIDO

69.823 zenbakia izan da Gabonetako loteriaren bosgarren sarietako zazpigarrena. Bilboko 35. zenbakiko administrazioaren leihatilan, Otxarkoaga auzoan, eta La Amistad tabernan 80 serie saldu dituzte, hau da, 4,8 milioi banatu dituzte. Zenbaki horretako 110 serie zituen kontsignatuta administrazioak, baina atzo hogei itzuli zituen, eta beste hamar Torroxeko (Malaga) bigarren administrazioarekin trukatu zituen.

Bestalde, 69.823 zenbakiaren beste serie bat Basauriko Astundiaga kaleko administrazioan saldu da (60.000 euro). Zenbakia 12:46an atera da zortzigarren taulako hamargarren alanbrean.

Bestalde, 6.293 zenbakiaren 22 dezimo (132.00 euro) Nafarroan saldu dira. 17 dezimo Iruñeko Martin Azpilicueta kaleko administrazioan saldu dira; bi Cordovillako La Morea merkataritza gunean; eta, bat Iruñeko Miravalles kalean. Tuteran, Cuesta de la Estacion eta Ador kaleetako administrazioetan saldu dituzte.

Iruñeko gazte koadrila batek bosgarren sari bat irabazi du:

Bilbon eta Gasteizen ere dezimoren bat saldu da, eta 66.000 euro banatu dituzte. Serie bat saldu da Urkixo zumarkaleko 52. zenbakiko administrazioan. Arabako hiriburuaren kasuan, dezimo bat baino ez da saldu Gasteiz Hiribidea kaleko 87. zenbakiko administrazioan eta 6.000 euroko saria egokitu zaio.

74.770 zenbakia izan da bosgarren sarietako bosgarrena, eta 66.000 euro banatu ditu Bilbon, Sodupen eta Sopelan. 8 dezimo (48.000 euro) saldu dira Arsuagako Partikular kaleko administrazioan. Bestalde, bi txartel saldu dira Bizkaiko Sodupe herrian (12.000 euro) eta beste bat Sopelan (6.000).

66.212 zenbakia izan da bosgarren sarietako laugarrena, eta 24.000 euro utzi ditu Abadiñon, Aretxabaletan, Donostian eta Urretxun. Txartel bana saldu dira administrazio horietan.

Elisabeth Obarisiagbon Iyamuk bosgarren sarien laugarrena atera du. Argazkia: EFE

81.610 zenbakia bosgarren sarietatik azkena izan da eta bost txartel (30.000 euro) saldu dira Bizkaian eta Gipuzkoan. Dezimo bat (6.000 euro) Bilbon saldu da eta beste bat Ermuan; Gipuzkoaren kasuan, berriz, Irunen txartel bat saldu da, eta Donostian bi.

23.059 zenbakia izan da bosgarren sarietako hirugarrena. Zenbakia 10:28an atera da hirugarren taulako hamargarren alanbrean eta oso-osorik Palamosen (Girona) saldu dute.

75.206 zenbakiari egokitu zaio lehen bosgarren zenbakia. Saria Soriako bigarren Administrazioan saldu dute osorik. Zenbakia 9:49an atera da, bigarren taulako seigarren alanbrean. 

54.527 zenbakia izan da bosgarren sarietako seigarrena. 11:20an atera da, eta Segovian saldu dute osorik.

Serieko 60.000 euroko saria du, hau da, dezimo bakoitzagatik 6.000 euro egokitu dira.

Irabazleek zenbateko osoa kobratuko dute eta ez dute zergarik ordaindu beharko, 20.000 eurotik beherako sariek ez baitute zerga ordaindu beharko.

Gabonetako Zozketa Bereziak 2.380 milioi euro banatu ditu abenduaren 22an, eta sari nagusia irabazi dutenek 400.000 euro jasoko dituzte dezimo bakoitzeko.

Albisteak (1)

Bideoak (1)