Ikerketa
Lehen Olentzeroren aztarnak aurkitu dituzte
EITB.EUS
Paco Etxeberria antropologoaren hitzetan, aurkikuntza baieztatzeko aztarna "erabakigarria" leize-zuloan kaolin pipa bat agertu izana da. Pipak 200-300-400 bat urte dituela uste du adituak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
"Badira haurtzaroko mitoak apurtzen dituzten aurkikuntzak", esan zuen Jose Miguel de Barandiaranek. Badira iragana ezkutatzen duten basoak eta ilusioak pizten dituzten gizon xumeak; hori da Olentzeroren egia. Orain Olentzerok utzitako aztarnak agertu dira Nafarroa eta Gipuzkoa arteko leize-zulo batean, Paco Etxeberria antropologo forentseak eta Aranzadi Elkarteak baieztatu dutenez.
Bertatik bertara eman digu Paco Etxeberriak aurkikuntzaren berri: 1622 urte inguruko giza-hezurrak eta pipa bat. Adierazi duenez, piparen aurkikuntza erabakigarria izan omen da. Kaolinezkoa da, zuria, zeramikaren oso antzekoa den material batekin egindakoa. 200 eta 400 urte artean ditu pipa horrek.
Laborategian, leizean aurkitutako beste hainbat elementu ere erakutsi dizkigu forentseak. Hala nola, txapela baten oihal pusketak edo aizkora bat.
Olentzeroaren magia egia dela esan daiteke, abenduaren 24ko gauetan Euskal Herriko etxeak bisitatzen jarraitzen baitu.