Itxi

Ilargi-eklipsea

Urteko lehen ilargi-eklipsea, gaur ikusgai Euskal Herrian

eitb.eus

Leer en Castellano

18:00ak aldera hasi eta 22:00ak aldera amaituko da. Eklipsearen puntu gorena 20:10ean izango da.

2019ko ilargi-eklipse bat. Argazkia: Josu Gonzalez Lazkano

Aurtengo lehen ilargi-eklipsea gaur, urtarrilak 10, izango da ikusgai Euskal Herrian. 18:07an (17:07 UTC) hasi eta 22:12an (21:12 UTC) amaituko da. Eklipsea guztiz osatuta ikusteko, 20:10 (19:10 UTC) arte itxaron beharko da, orduan estaliko baitu Lurrak ilargia guztiz. Europan ez ezik, Asia, Australia, eta Afrikatik ere ikusiko da.

Ilargi-eklipsea Lurra eguzkiaren eta ilargiaren artean jartzen denean gertatzen da eta Lurrak egiten duen itzal-konoan gelditzen da ilargia. Hiru motatako ilargi-eklipseak daude: partzialak (Ilargiaren zati bat soilik desagertzen da), totalak (Ilargia Lurrak eragindako itzalpean gelditzen da) eta ilunantzak (Ilargia Lurrak eragindkao ilunantzean gelditzen da). Eklipse hau ilunantza izango da eta Lurreko puntu batzuetan ilargi betearen ohiko itxura izango du.

Urte osoan, guztira, sei eklipse izango dira (urte batean, gehienez, zazpi egon daitezke): lau ilargi-eklipse (urtarrilaren 10ean, ekainaren 5ean, uztailaren 5ean eta azaroaren 30ean), eraztun erako eguzki-eklipse bat (ekainaren 21ean) eta eguzki-eklipse oso bat (abenduaren 14an).