Itxi

Indarkeria matxista

Gizon batek sexu-jazarpena egin dio emakume bati Bilbon

EiTB.EUS

Leer en Castellano

Bizkaiko hiriburuko metroan jazo zen, urtarrilaren 5eko goizaldean. Biktimak salaketa jarri zuen, erasotzaileak begirada desegokiak bota baitzizkion eta bere buruari ukituak egin zizkiolako.

Emakume bati sexu-jazarpena egin dion gizon baten bila, hain zuzen ere sexu-motako hertsapenen delitu bat emakume baten aurka egin zuen gizon baten bila dabil Ertzaintza Bilbon. Hain zuzen ere, erasoa urtarrilaren 5ean izan zen, Bizkaiko hiriburuko metroan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eitb.eus-i esan dionez.

Gizonak metroko bagoi batean egin zuen erasoa. Bertan zegoen emakume bati begirada desegokiak bota zizkion, eta, halaber, bere buruari ukituak egin zizkion.

Ertzaintzak ikerketa du abian, erasotzailea identifikatzeko asmoarekin.

Bitartean, Uribarri auzoko hainbat taldek eta herritarrek elkarretaratzea egin zuten astelehen honetan, arratsaldean, erasoa salatzea eta biktimari babesa agertzea helburu.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Informazio gehiago (1)