Tamborrada 2020
Euskotrenek zerbitzu berezia eskainiko du San Sebastian eguneko ospakizunerako
Agencias | Redacción
Gaueko trenak bezperan gau osoan zehar ibiliko dira, urtarrilaren 19tik 20ra, Lasarte-Hendaia, Altza-Amara eta Zumaia-Amara lineatan.
Euskotrenek tren zerbitzu berezia antolatu du San Sebastian egunaren inguruko ospakizunak direla eta. Horrela, gaueko trenak bezperan gau osoan zehar ibiliko dira, urtarrilaren 19tik 20ra, Lasarte-Hendaia, Altza-Amara eta Zumaia-Amara lineatan.
Hain zuzen, Euskotrenek jakinarazi duenez, urtarrilaren 19tik 20rako gauean, trenak gau osoan zehar ibiliko dira Lasarte-Hendaia linean, 30 minutuan behin, eta Altza-Amara linean orduan behin. Zumaia-Amara tartean ere zerbitzua gau osoan zehar ibiliko da, orduan behin.
Halaber, urtarrilaren 20an, Lasarte eta Irun arteko zerbitzua indartuko da goizean, 15 minutuan behin trenak eskainiz, eta 15:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, zerbitzua normaltasunera itzuliko da igandeetako ohiko ordutegiarekin. Zumaiatik Amarara tren gehigarri bat irtengo da 11:11n, eta gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete; horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta app ofizialean.