Itxi

San Sebastian eguna

Danborradan, hotz eta ateri

EITB.EUS

Leer en Castellano

Maximoak 7 ºC-koak eta minimoak 2 ºC ingurukoak izango dira Donostian, eta pare bat gradu baxuagoak Azpeitian. Gainera, ipar-ekialdeko haize biziak hotz sentsazioa areagotuko du.

Astelehen goizaldea eta goiza oso hotza izango da. Artxiboko argazkia: EFE

Danborradan ohikoak dira eskularru zuriak eta zapiak eta kapelak. Aurten inoiz baino aproposagoak izango dira osagarriok, San Sebastian eguna hotz-hotza izango baita. Hala iragarri du ETBko meteorologia zerbitzuak. Horren arabera, termometroek ez dute 10 ºC-ko langa gaindituko, eta hotzenak 0-2 ºC artean ibiliko dira. Hori bai, ateri eutsiko dio.

Asteburuko negu giroak segida izango du, horrenbestez, Donostiako patroiaren egunean. Zerua hodeitu egingo da, baina ez du ondoriorik ekarriko goizaldean eta egunean zehar. Hotza izango da eguneko protagonista. Tenperatura maximoak 7 ºC ingurukoak izango dira Donostian, eta 5-6 ºC-koak Azpeitian. Minimoei dagokienez, 2 ºC-koak izango dira Gipuzkoako hiriburuan, eta 0-1 ºC bitartekoak, Azpeitian.

Haizeak bizi joko du ipar-ekialdetik, eta hotz sentsazioa areagotuko du.

Albisteak (3)