Istripua
Zortzi urteko haur bat hil da autobus batek hainbat ibilgailu jo dituenean, Lizarran
agentziak | erredakzioa
Neskatoaren anaia eta ama larri zauritu ziren istripuan. Dirudienez, autobus-gidariak kontrola galdu du herri sarreran, eta 15 bat ibilgailu jo ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Zortzi urteko haur bat hil da, eta bere anaia eta ama larri zauritu dira, autobus batek kontrola galdu eta euren ibilgailua jo duenean, Lizarran. Gainera, beste pertsona bat ere zaurituta omen dago, autobusak harrapatuta.
Ezbeharra 20:10 aldera gertatu da. Estellesaren autobus-gidari batek, oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, kontrola galdu du eta Carlos VII.a kaleko biribilgunean dagoen gasolindegia jo eta auto bat aurretik eraman du; bertako dendaren kontra jo du bete betean ibilgailuak, eta txikituta geratu da.
Kontrolik gabe jarraitu, oinezko bat harrapatu, eta 15 bat autorekin talka egin du, gelditu aurretik.
Suhiltzaileek atera dituzte biktimak auto barrutik, eta zaurituak Lizarrako ospitalera eraman dituzte.
Logroñotik iritsi den autobusean zihoazen bidaiariak onik daude eta, adierazi dutenez, gidariak "galgarik ez zuela" oihukatu zuen talka egin baino lehen.
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Presidentzia, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilaria Lizarrara joan da ezbeharraren berri bertatik bertara izateko.
Foruzaingoa eta Udaltzaingoa ari dira inguruan lanean, ezbeharra zerk eragin duen argitzeko.
Berehala iritsi dira agintarien eta bestelako erakundeen elkartasun mezuak Lizarrako herriarentzat.
Hala, Maria Chivite Nafarroako presidenteak besarkada bat bidali die biktimei eta kaltetuen esku jarri du Gobernua. Unai Hualde (Geroa Bai) Parlamentuko presidenteak eta Javier Esparza UPNren buruak ere "elkartasuna" adierazi diete lizarrarrei. EH Bildutik eta Osasuna futbol taldetik ere iritsi dira babes mezuak.
Eztago momentu latz honetarako hitz egokirik, tristura nagusi. Animo familia, besarkadarik handiena zuentzat. Eutsi!#lizarra
— KoldoLeozGarciandia (@koldinni) January 17, 2020
No hay palabras adecuadas para este duro momento, la tristeza se impone. Ánimos a la familia y el mayor de mis abrazos.#estella