Itxi

Indarkeria matxista

Ia % 10 igo dira askatasun sexualaren aurkako delituak EAEn, 422 salaketarekin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Bizkaian % 23,3 igo dira salaketak. Araban, berriz, % 12,7 jaitsi dira. Gipuzkoan % 0,75eko igoera izan dute.

Genero indarkeriren aurkako elkarretaratze bat. Argazkia: EiTB.

Guztira 422 emakumek salatu zituzten askatasun sexualaren aurkako erasoak 2019an EAEn, 2018an baino % 9,61 gehiago, Emakundek emandako datuen arabera, Europa Pressek jakinarazi duenez.

Lurraldez lurralde, datu esanguratsuena Bizkaian jasandako igoera da, izan ere, 2018ko 189 salaketetatik 233ra igo ziren lehengo urtean, hau da, salaketa kopurua % 23,3 igo zen. Gipuzkoan, berriz, 133 salaketetatik 134ra igaro ziren % 0,75eko igoera eraginda. Azkenik, Araban, 63tik 55era jaitsi  zen salaketa kopurua. Horrek salaketen % 12,7ko jaitsiera ekarri zuen.

2019an emakumeen askatasun sexualaren aurkako 424 eraso salatu ziren guztira, eta horrek 2018ko datuekiko (388 eraso) % 9,28ko igoera eragin du.

Mota honetako delitu gehienak Bizkaian zenbatu ziren (235) eta 2018ko erasoekiko % 23ko igoera erakusten du. 2019an, Gipuzkoan, askatasun sexualaren aurkako 134 eraso salatu ziren, aurreko urtean  baino % 0,75 gehiago. Araban, berriz, delituen kopurua % 12 jaitsi zen 2019tik 2018ra, orain bi urte salatutako 64 erasoetatik lehengo urtean salatutako 55 erasoetara.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.