Espanyol-Athletic
Zaleen arteko istiluek bost atxilotu eta 36 identifikatu utzi dituzte Cornellan
Agentzia | Erredakzioa
Bost atxilotuei desordena publikoak eta lesioak leporatu dizkiete. Pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute.
Esquadra Mossoek bost pertsona atxilotu eta beste 36 identifikatu dituzte Cornella de Llobregaten (Bartzelona). Zaleen arteko istiluak izan dira, Espanyol eta Athleticen arteko norgehiagokaren atarian.
Kataluniako Poliziak jakitera eman duenez, istiluak 12:30 aldera gertatu dira Cornella futbol-zelaiaren inguruan.
Bost atxilotuei desordena publikoak eta lesioak leporatu dizkiete. Pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute.
Español-Athletic de Bilbao. Incidentes entre Curva RCDE y Herri Norte. pic.twitter.com/ibOgCDXVwn
— Mundo Ultra' Fútbol (@MundoUltraF) January 25, 2020
"Edozein indarkeria adierazpen edo ekintza irmo eta espresuki" errefusatu eta gaitzetsi du Athleticek agiri batean.
"Athleticek, ehun urtetik gorako klubak, indarkeriarik gabeko kirol eta futbolaren alde egiten du, eta Cornellako partidaren atarian gertatutako istiluak irmo gaitzetsi nahi ditu", adierazi du Ibaiganek ohar ofizial batean.
"Kirol lehia sano batean sinesten dugu, istilurik gabe, kirol norgehiagokaz haratago, eta aurkaria errespetatzen dituzten zaleak bakarrik nahi ditugu, edozein baldintza eta emaitzaren gainetik", erantsi du talde zuri-gorriak.
Horregatik, "indarkeriaren aurrean, zero tolerantzia. Futbola ezberdinen arteko bilgune baketsu eta anitz bezala ulertzen duten zalegoei baldintzarik gabeko babesa adierazi nahi diegu", azpimarratu du Athleticek.