Itxi

ARRAZAKERIA

Sare sozialak "sutan", Iñaki Williamsek jaso dituen irain arrazistekin

EITB.EUS

Leer en Castellano

Ahleticeko jokalariak irain arrazistak entzun behar izan ditu Espanyol-Athletic partidan aldatu dutenean. Politikari eta pertsona anonimo askok salatu dute gertatua eta babesa adierazi diote.

Williams oso minduta dago Cornellan gertatu denarekin.

Jokalari, politikari, pertsona ezagun zein herritar anonimo ugarik babesa agertu diote gaur arratsaldean Iñaki Williams Athleticeko jokalariari Espanyol-Athletic Club partidan jasan behar izan dituen irain arrazistengatik. #NoAlRacismo #SayNoToRacism traolarekin, milaka mezu zabaldu dira Twitterren, honelako jokaerekin amaitu beharra dagoela aldarrikatzeko.

Cornellako RCDE Stadiumean aldatu dutenean, iraindu dute Williams: "Jendeak bere taldea animatzea oso ondo dago, baina zalegoaren zati bat zure aurka hasten bada eta irain arrazistak egiten hasten bada, ez dago ondo. Jendeak bere taldea animatzera etorri behar du futbol-zelaira, futbolaz gozatzera, talde eta laguntasun kirol bat baita, eta oso itxusia da gertatu dena. Azkenean, irainka ari zirenak ez zirela ez bi ez hiru ikusita, nik ere aurre egin diet, barrua ikutu dit eta 'saltatu' egin dut, min egin baitit" azaldu du jokalariak ETBko mikrofonoaren aurrean.

"Guztiok gara pertsonak, guztiok gara gizakiak, hezur haragizkoak, berdin dio naziotasuna edo azalaren kolorea; jendea futbolaz gozatzera etorri behar da eta ez beste pertsona bat iraintzera, beste herrialde batekoa delako edo beste azal kolore bat duelako" hausnartu duo.

Kamera aurrean barrua hustu ondoren, txio bat idatzi du Williamsek Twitterren, arrazismoarekin "guztion artean" amaitu beharra dagoela aldarrikatzeko.

Milaka "birtxio eta atsegite" jaso ditu txio horrek baita milaka babes mezu ere sare sozialetan. Tartean, bere talde Althleticena, noski, baina baita aurkarienak ere, Realarena, kasuko:

"Lotsagarrikeria puta" idatzi du bere taldekide Mikel San Josek, eta Athleticen nahiz Real Madriden jokatu zuen Rafa Alkortak ere argi eta garbi hitz egin du: "Nire gurasoek besteak errespetatzen irakatsi zidaten, azal kolorea begiratu gabe, besteak nondik datozen begiratu gabe, bestearen sexualitatea begiratu gabe; ez dakit zer duten buruan Williams iraindu dutenek. PENA ematen dit".

Espainiako presidente Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesias presidenteordeak ere mezu zuzenak argitaratu dituzte euren sareetan:

Euskal politikarien artean, Andoni Ortuzar EAJko presidenteak babes osoa agertu dio Williamsi: "arduradun politiko gisa, AthleticClubeko bazkide gisa, eta euskal herritar gisa nire babes, hurbiltasun eta maitasun" osoa du, idatzi du.

Lander Martinez Euskadiko Podemosen idazkari naugiak ere babesa agertu dio jokalariari eta arrazismoak ezin duela tokirik izan nabarmendu du, "ez kirolean ezta gizartean ere".

EH Bilduk ere eraso arrazistak ezin direla onartu salatu eta Jon Iñarritu Madrilgo diputatuak iragarri du astelehenean interpelazioa aurkeztuko dutela Gobernuak ze neurri hartu behar dituen galdetzeko: 

Iñaki Williamek jasan dituen irain arrazistek ez dute partidan bertan inolako neurririk eragin. Williams berak azaldu duenez, Iker Munian kapitainak gertatzen ari zena azaldu dio arbitroari "baina ez dakit aktan jasota geratu ote den".

Iragan abenduaren 15ean Rayo Vallecanoren estadioan partida bertan behera geratu zela ekarri dute gogora Twitterreko erabiltzaile askok. Zozuliak irain "naziak" jasan zituela eta, arbitroak bertan behera utzi zuen Rayo Vallecano eta Albaceteren arteko partida orduan. Gaur gertatuarekin alderatuta, salaketa hau egin du, adibidez, Quique Peinado, telebistako kolaboratzaileak:

Eta zentzu berean, Gabriel Rufian ERCko diputatuak futbol zelaietan esan daitezkeen eta esan ez daitezkeenen balizko zerrenda txiokatu du:

Albisteak (1)

Bideoak (1)