Itxi

OSASUNA AUZIA

Sabalzak eta Bailek diruaren irteera baieztatu eta iruzurrak salatzea ezaztatu dute

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Biak bat etorri dira puntu horretan lekuko bezala azaldu direnean epaiketan.

Luis Sabalza. Argazkia: EFE

Osasunako Luis Sabalza presidenteak eta Pedro Baile administrazio kontseiluko idazkari ohiak futbol taldearen kontutik 2,4 milioi euroren justifikaziorik gabeko irteera berretsi dute eta partidetan iruzurra egin izana ezeztatu dute.

Biak bat etorri dira puntu horretan lekuko bezala azaldu direnean epaiketan. Epaiketan Osasunako sei exekutibo ohi, Betiseko hiru jokalari ohi eta bi higiezinen agente epaitzen dira. Bidegabeko jabetzea, delitu sozietarioak, dokumentu komertzialak faltsutzea, urteko kontuak faltsutzea eta ustez partidetan iruzurra egiteagatik kirol ustelkeria leporatzen dizkiete.

Kirol Goi-Kontseiluak 900.000 euroko irteera bat zegoela ondorioztatu zuen bi higiezinen agenteren izenean eta beste 1,4 milioi euro Flefield enpresaren izenean. Sabalzaren arabera, "ez zeuden behar bezala identifikatuta"; hori dela eta, "delitu posible bat" izan zitekeela ondorioztatu zuten.

Gainera, "presidentearen bulegoa artxibategiez gainezka zegoen, baina denak utzik", ziurtatu zu Bailek eta egoera "penagarria" zela baieztatu du.

Taldearen kontutik dirua ateratzeari dagokionez, bi pertsonak sinatu behar dutela adierazi dute, baina ez dutela argi beti horrela izan den.

Horri dagokionez, ez zitzaiola ezer erreklamatu La Caixari adierazi dute Angel Vizcayren sinadurarekin bakarri adierazi dute diru kopuru handiak ateratzeko, baina aukera hori proposatu zela aitortu du Bailek.

Ikerketan parte hartu duten hainbat agentek ere hartu dute parte epaiketan. Polizia Nazionalaren Polizia Judizialeko buruzagiak hainbat telefonotatik egoindako deiek eta geolokalizazioak iruzurraren teoria indartzen dutela adierazi du.

Albisteak (2)