Itxi

Udalekuak 2020

Bizkaiko Udalekuetako izen-ematea Internet bidez baino ez da egingo

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bizkaiko Foru Aldundiak paper bidezko izen ematea ezabatu du eta sinadura elektronikoarekin soilik egin ahal izango da.

Izena emateko epea martxoaren erdialdean zabalduko da. Argazkia: EiTB.

Hemendik aurrera, Bizkaiko Udalekuen izen-emateak Internet bidez soilik egingo dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (www.ebizkaia.eus). Horretarako, interesdun familiek identifikazio elektroniko bidez egingo dute, Izenpek emandako ziurtagiria, NAN elektronikoa edo beste edozein ziurtagiri digital.

Bizkaiko Foru Aldundiak egoitza elektronikoaren izena emateko eredua martxan jarri du aurten, eta, beraz, behin betiko ezabatu ditu paper bidezko izen-emateak eta sinadura elektronikorik gabeko online inskripzioak.

Datozen asteetan aurtengo udako udalekuen berrikuntza guztiak iragarriko diren arren, Aldundiak dagoeneko sinadura elektronikoa lortzea gomendatzen die interesa duten familiei, izena emateko epea martxoaren erdialdean zabalduko baita.

Urtero, Bizkaiko 5.600 familia inguruk ematen dute izena Aldundiak antolatutako udalekuen kanpainan.

Hala, identifikazio elektronikoa lortzeko, Aldundiak gida bat sortu du www.bizkaia.eus/udalekuak webgunean, egin beharreko urratsak azaltzen dituena.