METEOROLOGIA
Olatuek Getxoko Ereaga pasealekuko 18 metro apurtu dituzte
Agentziak | Erredakzioa
Bost metroko olatuengatik ezarritako alerta laranja asteazkenera arte luzatu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Goizaldeko olatu handiek kalte materialak eragin dituzte Ereagako pasealekuko harresiaren 18 metrotan, Getxoko Udalaren arabera.
Garbiketa zerbitzuak olatuek eraman duten hondarra kentzen aritu dira.
Udaltzaingoak ingurua itxi du, eta Getxoko Udalak Babes Zibileko udal plana martxan jarri du, 0 egoeran, arratsalderako eta biharko alerta laranja deitu baitute.
Gainera, alertaren aurrean, segurtasun neurriak errespetatzeko eskatu diete herritarrei.
Gaur, asteartea, beste alerta bat egongo da kostaldean, 17:00etatik 20:00etara, itsasgorarekin batera, olatuek 5 metroko altuera izan dezaketelako, baina gainerako orduetan abisu horia egongo da indarrean.
Ereagako pasealekuko 18 metro kaltetu dira. Argazkia: Iker Salgado.
Olatuek kalteak egin dituzte Ereagako pasealekuan. Argazkia: Iker Salgado.