Itxi

migrazio krisia

'Aita Mari' Messinako portura heldu da, 158 migratzaile barruan dituela

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Mediterraneoan erreskatatutakoen artean 37 adingabe eta hiru haurdun daude. Denak ondo daude, Itsas Salbamendu Humanitarioaren arabera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aita Mari ontzi humanitarioa Messinako (Sizilia, Italia) portura iritsi da ostegun goizean. Azken egunotan, 158 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan. Denak ondo omen daude.

Italiako agintariek asteartean eman zioten Itsas Salbamendu Humanitarioari (ontziaren jabea) porturatzeko baimena.

Astelehen arratsaldean 60 pertsona erreskatatu zituen ontziak, eta igandean, beste 93. Noraezean "egurrezko ontzi kaskar batean orduak" emandako 40 gizon, 16 emakume —tartean 3 haurdun—, 12 urtetik beherako 13 ume eta 18 urtetik beherako 24 nerabe daude gobernuz kanpoko erakundearen ontziak salbatutakoen artean.

Mediterraneoa da munduko muga latzena migratzaileentzat. Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak emandako datuen arabera, 2019an 1.885 pertsona hil ziren uretan.

Albisteak (3)

Bideoak (1)