Itxi

Zaldibarko luizia

Zaldibar, Eibar eta Ermuko ikastetxeetako haurrak ez dira jolastokira aterako

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ermuko San Lorenzo ikastetxeko gurasoek informazio falta kritikatu dute eta kezkatuta agertu dira airean antzeman dituzten gai kutsagarriak direla eta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zaldibarko zabortegiko luizia gertatu eta zortzi egunetara, ostiralean, dioxina eta furano maila altuak antzeman zituzten airean, eta, horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak kalean kirolik ez egiteko eta etxebizitzak ez aireztatzeko gomendioa egin zien herritarrei.

Testuinguru horretan, Zaldibar, Eibar eta Ermuko ikastetxeetako haurrak ez dira kalera aterako jolas garaian.

Ermuko San Lorenzo ikastetxeko gurasoek, adibidez, informazio falta kritikatu dute eta kezkatuta agertu dira airean antzeman dituzten gai kutsagarriak direla eta. "Pixka bat urduri gaude, besteak beste, informazioa berandu jasotzen dugulako. Kezka eta ziurgabetasuna dira nagusi", azpimarratu du ama batek komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan.

Gizon batek ondokoa erantsi du: "Gure seme-alabak kezkatuta daude, gurasoak kezkatuta gaudela jabetzen direlako".  

"Ez dakigu zer ari den gertatzen. Alkateak gauza bat esaten digu eta handik bi ordutara agiri bat kaleratzen du kontrakoa esanez. Joan den astean arriskua bera zen, baina orduan ez genekien ezer, eta gaur ez dira jolastokira atera, eta, 16:00etan, ikastetxetik ateratzen direnean, denok etxera joango gara… Arriskuan daude. Umeak eta gurasoak, denok etxera!", adierazi du.

Albisteak (5)

Bideoak (1)