Itxi

Zaldibarko luizia

Zabortegiaren inguruko produktuak kontsumitzea arriskutsua ez dela ziurtatu dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Lurzorua kutsatuta ez dagoela egiaztatu ostean, Elikadura Segurtasunerako teknikariek zabortegiaren inguruko baserrietako produktuak kontsumitzeko debekua bertan behera uztea proposatuko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zaldibarko zabortegiaren inguruan dauden baserrietako lursailak kutsatuta ez daudela erakutsi dute egunotan egindako analisiek eta, ondorioz, Elikadura Segurtasunerako teknikariek zonalde horretako produktuak ez kontsumitzeko agindua bertan behera uztea gomendatuko dute.

Oraindik produktu horien eta larreetan hartutako laginen emaitzak falta zaizkie, "baina lurzorua kaltetuta ez dagoela ikusita, oso litekeena da barazkiak eta larreak ere ondo egotea".

Lur-jausiaren ondorioei jarraipena egiteko Mahai Teknikoak bilera egin du goizean Zaldibarko udaletxean. Batzarra amaituta, Begoña Jimenez Ikerkuntza Zientifikorako Kontseilu Nagusiko ikertzaileak eta elikagaien kalitatea aztertzen duten Neiker laborategiko eta Elika fundazioko ordezkariek agerraldia egin dute, arduradun politikoak ondoan zituztela.

Elikako Amaia de Ariñok esan duenez, azken egunotan zabortegiaren inguruko baserrietan eta landa-guneetan hartutako laginek erakusten dute "lurzorua ez dagoela kaltetuta".  

Ortuetako produktuei egindako azterketen emaitzak, berriz, datorren ostiralerako egongo dira, "baina lurra kaltetuta ez badago, elikagaiak ere kaltetuta egongo ez direla espero dugu", erantsi du.

Elikako ordezkariak zehaztu du kutsadura "puntuala eta espaziala" izan dela. “Elikagaiak kaltetu ditzaketen osagai kimiko kutsakorrek epe luzean izango lukete eragina”, gaineratu du.

Bestalde, zabortegiaren inguruan produkzio txikiko baserriak daudela eta horietako gehientsuenak autokontsumorako ekoizten dutela azpimarratu dute. "Oso gutxi dira euren produktuak tokian tokiko merkatuetara eramaten dituztenak", adierazi du Amaia de Ereñok.

Albisteak (6)

Bideoak (1)