Itxi

Zaldibarko luizia

Hondakinak zabortegietara bidaltzea zergapetzeko tasa ezartzea proposatu du Arriolak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hondakinak zabortegietara bidaltzea merkea ez izatea, eta, ondorioz, azken aukera izatea helburu, Eusko Jaurlaritza disuasio-tasa "sendoa" sortzearen aldekoa da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondakinak zabortegietara bidaltzea merkea ez izatea, eta, ondorioz, azken aukera izatea helburu, Eusko Jaurlaritza disuasio-tasa "sendoa" ahalik eta lasterren sortzearen aldekoa da.

"Zaldibarko zabortegian izandako giza eta ingurumen-hondamendiak Euskadin egin behar dugun ekonomia zirkularraren gaineko hausnarketa sakona egitera eraman behar gaitu; hondamendi horren arrazoiak eta ardurak ere zehaztu beharko ditugu", ziurtatu du Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak, laugarren Basque Ecodesing Metting kongresuaren hasiera-ekitaldian.

Euskal ekonomiak industria du oinarri, eta urtero 6,3 milioi tona hondakin sortzen ditu; % 60k industria-jatorria dute, % 21ek eraikuntza eta eraispena dute jatorria, eta % 19 hiri-hondakinak dira.

Guztizkoaren % 58 birziklatu egiten da, % 6 balorizazio energetikoko instalazioetara joaten da, eta % 37 zabortegietara eramaten dute. Hortaz, Eusko Jaurlaritzaren proposamena da eredu horren gaineko "hausnarketa egitea", "zabortegiaren alde egitea ez izateko horren erosoa eta merkea".

Hondakinak kudeatzeko eredua aldatzearen alde

"Hondakinak kudeatzeko eredua" aldatzea babestu du Arriolak; esan duenez, enpresek "modu argi eta gardenean aurkeztu beharko lukete hondakinen kudeaketa, eta zer den izan beharko lukete kontuan; alegia, produkzio-kostu bat dela".

Hondakinak zabortegietara bidaltzea lehen aukera izatea, haren iritziz, "ez da onargarria, ezta jasangarria ere"; erakundeek, testuinguru horretan, "baliabide legegile eta fiskalak erabili beharko lituzkete, zabortegia azken aukera izatea xede; birziklatzeko eta balorizatzeko aukerak aztertu beharko lirateke lehenago, ekoizpen-sisteman berriz sartzen ahaleginduta".

Hortaz, isuriaren tasa ekologikoa ezartzea babestu du, "tasa finalista gisa", irtenbide teknologikoak eta balorizazio-irtenbideak sendotzeko; era berean, nabarmendu du garrantzitsua dela "sektore publikoaren eta pribatuaren arteko elkarlanak, hondakinen balorizazioa errentagarri egiteko, bigarren mailako material-merkatu bat garatu dadila ahalbidetzea".

Sailburuak, hortaz, "ingurumenerako eragin txikiagoa duten ustiapen-ekimenen alde" egin du, nahiz eta ekimen horiek kostu ekonomikoa handiagoa izan.

Ekodiseinuaren gaineko kongresuaren aurkezpenean, Arriolak nabarmendu du horrek ahalbidetu duela "europar ingurumen-politikak ematen dituen aukerak aztertzea, enpresa-lehiakortasunaren ikuspegitik, eragile publiko eta pribatuen ekintzarako oinarriak izan litezkeen aukerak identifikatuta".

Adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak urtarrilean onartu zuen Ekonomia Zirkularraren Estrategiak bat egiten duela Europako Itun Berde berriarekin; Itun horrek ekonomiako sektore guztiei heltzen die, eta energia- eta ekonomia-sistema jasangarrirako aldaketa sustatzea du helburu, trantsizio bidezko eta zuzen baten bidez.

Albisteak (9)

Bideoak (1)