Itxi

Koronabirusa

Nafarroak "sistema fidagarri" batekin egingo dio aurre koronabirusari

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Beldurra eta alarma sortzen duten albiste faltsuen aurrean, Nafarroako "sistema publikoan duen konfiantza" berretsi du Foru Gobernuak.

Mediku bat. Argazkia: EFE

COVID-19 izenarekin ezaguna den koronabirusaren hedapenaren aurrean, prebentzio eta laguntza dispositiboa eguneratu du Nafarroako Gobernuak, eta sailen arteko batzorde bat osatuko du. Horrela, "ongi funtzionatzen duen sistema fidagarri batekin" egin nahi diote aurre koronabirusari, baina gaur egun gehien hedatzen ari den "birusik txarrena bolo-bolo dabiltzan albiste faltsuek eragiten duten beldurra eta alarma dira".

Hala adierazi dute asteazken honetan Osasun Saileko arduradunek, koronabirusari aurre egiteko hartu dituzten prebentzio-neurriak azaltzeko egin duten agerraldian. Ildo horretatik, Osasun Departamentuak hasieratik "modu koordinatuan" jardun duela nabarmendu du Santos Indurain kontseilariak, eta Foru Gobernuak Nafarroako "sistema publikoan duen konfiantza" berretsi du. Testuinguru horretan, koronabirusaren hedapen-eremuetara bidaiatzea gomendatzen ez den arren, ez dela debekatu azpimarratu du.

Prebentzioz jokatzeko gomendioek (eskuak garbitzea edo eztula eta doministiku egitean eskua jartzea) eta kutsaduraren susmoa izanez gero probak egitea zein garrantzitsuak diren azpimarratu dute. Nolanahi ere, arazoari "alarmismorik eta gehiegikeriarik gabe" aurre egin behar zaiola azpimarratu dute, "heriotza-tasa oso txikia" baita, gripe arruntak duenaren "oso antzekoa".

Albisteak (4)