Madril
Willy Toledo absolbitu dute, Jainkoa eta Ama Birjina iraintzeagatik epaitu ondoren
Agentzia | Erredakzioa
Abokatu Kristauen Elkarteak aktorea salatu zuen, sentimendu katolikoen aurkako delitua egotzita. Katolikoak iraintzeko asmorik ez zuela azaldu zuen Toledok epaiketan, kritika politikoa egitea baizik.
Justiziaren lana oztopatzea eta sentimendu erlijiosoen aurkako delitua egotzita Willy Toledo epaitu zuten. Madrilgo epaitegiak aktorea absolbitu du orain. Facebook sare sozialean Jainkoa eta Ama Birjina iraintzeagatik epaitu zuten, hain zuzen ere.
Abokatu Kristauen Elkarteak aktorea salatu zuen, sentimendu katolikoen aurkako delitua leporatuta. 12 hilabeteko isuna ezartzea eskatu zuen abokatu elkarteak.
Katolikoak iraintzeko asmorik ez zuela azaldu zuen Toledok epaiketan, kritika politikoa egitea baizik, baina saioa hasi baino lehen Ama Birjina iraintzen jarraituko zuela adierazi zuen.