Itxi

Koronabirusa

Hamar koronabirus kasu daude EAEn, eta bi, Nafarroan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Horrez gain, Gasteizko Txagorritxu ospitalean lan egiten duen erizain baten kasua ere atzeman dute Errioxan. Osasun arloko arreta zaintzea da gomendio nagusia.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Arabako osasun arloko langile batek positibo eman duela koronabirusaren probetan baieztatu du EAEko Osasun sailak. Azken horrekin, baieztatutako 10 kasu daude EAEn.

Azken kutsatu hori isolamendu egoeran zegoen dagoeneko, kutsatutako osasun arloko beste langile batekin kontaktuan egon baitzen.

Beraz, orain arte 8 kasu baieztatu dira Araban eta 2 Gipuzkoan. Guztiak egoera onean aurkitzen dira eta jarraipen bat egiten ari zaie haien etxeetan.

Era berean, Osasun Publikoko eta Osakidetzako taldeak jarraipen bat egiten ari dira 10 kutsatuekin harremanetan egon diren pertsona guztiei eta susmagarriak diren bestelako kasuak ikertzen ari dira.

Kasu horrez gain, Gasteizko Txagorritxu ospitalean lan egiten duen erizain baten kasua ere atzeman dute Errioxan. Hala ere, Osasun Ministerioak momentuz aparteko neurririk ez hartzea erabaki du.

Horrela adierazi du Osasun Ministerioak arratsaldean izandako bilera teknikoan.

Gomendio nagusia osasun arloko neurriak arreta zaintzea da, Osakidetza egiten ari den moduan, adierazi du Osasun Zerbitzuak komunikatu batean.

ELA sindikatuak, bere aldetik, ziurtatu du kasu berriak lau direla, guztiak Arabako Santiago ospitalean, eta kaltetu berrietako bat osasun zentro horretako mediku bat dela.

Hala ziurtatu du Elena Generabarrena sindikatuko ordezkariak Gasteizko Txagorritxu Ospitalearen aurrean egindako elkarretaratzean, koronabirusaren agerraldi horren aurrean Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako kudeaketa salatzeko.

Beste kasu bat Nafarroan

Nafarroako Osasun Zerbitzuak, berriz, koronabirus kasu positibo berri bat atzeman du Foru Erkidegoan. 34 urteko gizon bat da, Iruñean bizi dena, eta larunbatean positibo eman zuen Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitatean dagoen emakumearen senidea da.

Larrialdi Zerbitzuan ospitaleratu ostean, aurreikusitako protokoloen arabera, gizona isolamendu erregimenean sartu dute, baina egoera klinikoa ez da arriskutsua, Foru Gobernuak jakitera eman duenez.

Horrekin, dagoeneko bi kasu positibo daude Foru Erkidegoan. Bestalde, koronabirusak kutsatutako Iruñeko 39 urteko pazienteak Nafarroako Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean (ZIU) jarraitzen du, "larritasunaren baitan egonkor", eta hainbat patogeno ditu, COVID-19 gaitzarenak eta B gripearenak barne.

Hala esan diete kazetariei Carlos Artundo Osasun zuzendari nagusiak eta Aurelio Barricarte Gaixotasun Infekziosoen eta Txertoen Ataleko buruak. Biek ala biek gogora ekarri dute paziente eta sintoma jakin batzuekin egindako protokoloen jarraipena Nafarroan; izan ere, orain arte 46 paziente aztertu dituzte, koronabirusaren susmoagatik, eta bi kasu positibo izan dira.

Bata 39 urteko emakumea da, ZIUn dagoena, eta bestea, gizon bat, bere kontaktuen artean dagoena. Gizona Araban bizi da (Osakidetza egiten ari da horren jarraipena), eta Belgikara egindako bidaia batetik itzuli ziren biak joan den ostiralean.

Egun horretatik aurrera, Nafarroako Ospitale Gunean dago emakumea, infekzioaren eragileak aztertzen, eta "positibo eman du hainbat probatan"; lautan, hain zuzen, "Koronabirusa eta B gripea" antzemateko probetan, besteak beste.

Barricartek adierazi duenez, konbinazio hori izan daiteke horren egoera larriaren arrazoia, aurretik ez baitzuen patologiarik; izan ere, Nafarroako Ospitale Gunean "etengabe" ari zaie koronabirusaren probak egiten protokoloaren irizpideekin bat datozen gaixoei, hala nola sintoma susmagarriak dituzten pertsonei, arrisku guneetatik bidaiatzera iritsitakoei, eta ospitaleratuta dauden pneumonia larria duten gaixoei.

Horren harira, Artundok esan du "hau serioa" dela, eta "horrela ari gara, eta horrela kudeatu behar dugu, baina gehiegikeriarik egin gabe".

Albisteak (3)

Bideoak (3)