Koronabirusa
Imsersoren bidaia guztiak, hilabeterako bertan behera
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Gobernuak Imsersok antolatutako bidaia guztiak bertan behera uztea erabaki du.
Espainiako Gobernuak Imsersoren bidaia guztiak hilabeterako bertan behera uztea erabaki du, koronabirusari aurre egiteko, espainiar Osasun ministro Salvador Illak Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan aurreratu duenez.
Illak esan duenez, neurriaren helburua da "gaixotasun honekin lotutako arriskua duten hainbat herritarren mugimenduak saihestea".
Imsersoren 2019-2020 denboraldiko lehen taldeak azaroan hasi ziren bidaiatzen, eta, programazioaren arabera, ekainera arte jarraituko dute bidaiatzen; bidaia gehienak, baina, maiatza baino lehen egingo dituzte.
Halaber, espainiar Gobernuak erabaki du bertan behera uztea Espainiako aireportuetatik Italiara joan behar ziren hegaldi guztiak, koronabirusaren hedapenari aurre egiteko ezohiko neurri gisa.