Koronabirusa
Jaurlaritza erretiroa berriki hartu duten medikuei deitzea aztertzen ari da
EiTB.EUS
Ibilbide profesional luzeko eta eskarmentu handiko medikuak osasun-zerbitzuetan berriro lanean hasteko aukera ari da aztertzen Osasun Saila, koronabirusari aurre egiteko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Eusko Jaurlaritza erretiroa berriki hartu duten medikuei deitzeko aukera aztertzen ari da, osasun-zerbitzuetan berriro lanean has daitezen, koronabirusari aurre egitea helburu. Osasun Sailak lana duela oso gutxi utzi duten medikuei deituko lieke; ibilbide luzeko eta eskarmentu handiko profesionalak lirateke.
Josu Erkoreka bozeramaileak iragarri du hori, RNEn; zehaztu duenez, neurri hori "krisiak indarrean jarraitzen duen bitartean" egongo litzateke ezarrita: "Gaitasun osoa duten langileak dira, prestakuntza ezin hobea dute, esperientzia handikoak dira, eta erantzuna emateko prest egon liteke", adierazi du.
Esan duenez, "aukera hori aztertzen" ari da Jaurlaritza, "bai eta osasun-zerbitzuak indartzeko beste hainbat aukera ere". Horrela, "krisiaren aurrean", osasun-langile askok ezin izango balute lan egin, zentroetan ez lirateke profesional gutxiago egongo.
Osteguneko datuen zain, Osakidetzak ospitaletako lan-taldeak indar litzake; baliteke antolakuntza-aldaketak egin behar izatea, edo ohe gehiago eskuragarri jartzea, beharrezkoa balitz.