Itxi

COVID-19

Koronabirusagatik 112 telefonora ez deitzea eskatu dute larrialdi zerbitzuek

eitb.eus

Leer en Castellano

Horretarako, bi telefono prestatu dituzte: 900 20 30 50 Euskal Autonomia Erkidegoan eta 948 290 290 Nafarroan.

Eskuragarri dauden bi telefonoak dira, 900 20 30 50 EAEn, eta 948 290 290 Nafarroan.

SOS DEIAKek eta Bizkaiko Suhiltzaileek mezu bat bidali dute koronabirusen sintomak dituztenek 112 telefonora ez deitzeko eskatzeko, telefono hori beste larrialdi batzuetarako prestatuta baitago.

Gogorarazi dute, beraz, COVID-19a izan dezaketenentzat egokitutako zenbakia 900 20 30 50 dela Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 948 290 290 Nafarroan. Egoera horretarako bereziki prestatutako telefonoa da, larrialdietako zentralaren kolapsoak ekiditeko xedearekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.


 

Albisteak (3)