Itxi

Koronabirusa

Espainiako Gobernuak 2.800 milioi euro aurreratuko dizkie erkidegoei

agencias | redacción

Leer en Castellano

Guztira, 18.225 milioi euro bideratuko ditu enpresen eta autonomoen galerak arintzeko; baina baita osasun sektorea indartzeko ere.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Espainiako Gobernuak salbuespeneko neurriak hartu ditu ekonomia alorrean koronabirusaren eragina arintzeko asmoz, eta 18.225 milioi euro bideratuko ditu aurten horretarako.

Pedro Sanchez presidente espainiarrak Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan azaldu duenez, Errege Dekretu batean jasoko dute lehenengo neurri sorta, eta berehala jarriko da indarrean, birusaren zabalkundearen arazoak ahal den heinean txikitzeko.

Familien ongizatea babestera eta enpresak bultzatzera bideratuko dituzte neurriak, bereziki sektore turistikoan eta enpresa ertain eta txikietan, baina baita osasun sektorea indartzera ere.

Espainiako Gobernuak zergen ordainketa atzeratzen utziko die enpresa txiki eta ertainei, eta autonomei, gehienez 30.000 eurora arte.

Era berean, Kreditu Ofizialaren Institutuak finantziazio lerro berri bat jarriko du martxan, 400 milioi eurokoa, sektore turistikoko enpresen eta autonomoen likidezia arazoak konpontzeko.

Bestalde, Espainiako Gobernuak 2.800 milioi euro aurreratuko dizkie Autonomia Erkidegoei, osasun sistemetarako baliabideak indar ditzaten.

Sanchezek azaldu duenez, neurri ekonomiko horiek guztiak sendotu egingo lirateke Estatuko Aurrekontu Orokor berriak edukiz gero, eta horiek onartzea "premiazkoa" dela esan du.

Albisteak (4)

Bideoak (1)