Koronabirusa
Hainbat ertzaini eraso egin diete Santurtzin, klub bat ixtera zihoazela
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Koronabirusagatik ezarritako alarma egoera dela eta, lokala ixtera zihoazela, 58 urteko gizonezko batek eraso egin die. Atxilotu egin dute.
Aurrekari polizialak dituen 58 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Santurtzin, goizaldean zabalik zegoen klub bat ixtera zihoala, zenbait ertzaini eraso egin izana leporatuta. Koronabirusagatik ezarritako alarma egoera dela eta, lokala ixteko agindua betearaztera joan dira agenteak bertara.
Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, goizaldeko ordu biak aldera herri-segurtasunerako lanak egiten ari ziren agenteek kluk bat zabalik aurkitu dute aipatu udalerrian, Errege-dekretuak ezarritako alarma egoerak lokal guztiak ixtea agindu arren.
Horren aurrean, kluba ixteko eskatu diote arduradunari, eta bertan zegoen gizonezko batek eraso egin die orduan. Agenteetako bik osasun arreta jaso behar izan dute.