Koronabuloak
Basurtuko ospitaleak ukatu egin du koronabirusaren aurkako txertoa emango duela
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko osasun-zentroak gezurtatu egin du sare sozialetan zabaldutako informazioa.
Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuak (ESI), hots, koronabirusak kutsatutako gaixoei arreta emateko erreferentziazko euskal ospitaleetako batek, "irmo" gezurtatu du astearte honetan COVID-19 gaitza eragiten duen birusaren aurkako txertoa emango duela, sare sozialetan zabaldu denez.
Ohar baten bidez, Bilboko ospitaleak argitu du Basurtuko Osasun Zentroan koronabirusaren aurkako txertoa emateari buruzko informazioa "faltsua" dela, eta gaitzetsi egin ditu horrelako albiste faltsuak, herritarren artean "nahasmena" besterik ez dutelako eragiten.
¿¿¿@OSIBilbaoBasurt azalpen oharra: Argitu behar da Basurtuko Osasun Zentroan bihar koronabirusaren aurkako txertoa emateari buruzko informazioa FALTSUA dela.@OSIBilbaoBasurt gezurtatu egin nahi du, kategorikoki, gezur hau.
— OSI Bilbao Basurto (@OSIBilbaoBasurt) March 16, 2020
Hori dela eta, Basurtuko ESIk Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gomendioak kontuan izateko eskatu die herritarrei.