Itxi

Koronabuloak

Armadak ez ditu itxi Euskadi, Madril eta Errioxako erkidegoetako mugak

EiTB

Erredakzioa

Leer en Castellano

Martxoaren 13an atera eta hiru erkidego hauetako mugak itxi zituztela esaten zuen albistea ezeztatu du Espainiako Gobernuak.

Barne-Arazoetarako Ministerioaren ohar faltsua

Espainiako Gobernuak ezeztatu egin du Armadak Euskadiko, Madrilgo eta Errioxako erkidegoetako mugak itxi dituela. Martxoaren 13an sare sozialetan zabaldu zen, ustez  Barne-Arazoetarako Ministerioak ateratako ohar batek esaten zuela Armadak Madrilgo, Errioxako eta Euskadiko mugak itxiko zituela igande honetatik aurrera.

Ohar faltsu hori, Fernando Grande-Marlaskak zuzentzen duen Ministerioaren komunikatu bat bezala publikatu zuten, eta bertan honakoa esaten zen: "Barne-Arazoetarako Ministerioak alerta egoera 2A mailara igo du, ondorioz, martxoaren 15etik aurrera itxi egingo ditugu Euskadi, Madril eta Errioxako erkidegoetako mugak".

Bulo honen hedapena ikusita, Espainiako Gobernuak eta Barne-Arazoetako Ministerioak ezeztatu egin zuten sare sozialetan zabaldu zena, eta argi utzi zuten ez zutela horrelako neurririk hartu.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurka emandako aholkuak. Koronabirusaren inguruko albiste faltsuen aurrean, egin kasu bakarrik iturri ofizialek ematen dituzten albisteei. Eta zurrumurru, gezur edo albiste faltsu baten susmorik baduzu, idatzi koronabuloak@eitb.eus helbide elektronikora edo bidali WhatsApp bidez mezu bat 600 900 454 telefono zenbakira. Ez diogu inori zuzenean erantzungo, baina oharrak jaso, aztertu, eta faltsuak direla egiaztatuz gero, Koronabuloak webean aireratuko ditugu.

Albisteak (4)