Itxi

Koronabirusa

IAT proba egiteko epea bertan behera geratuko da alarma egoeran

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Espainiako Gobernuak birusaren pandemiari aurre egiteko onartu zuen dekretuak jasotzen duen neurrietako bat da.

IAT zentroa. Argazkia: Eusko Jaurlaritza

Espainiako Gobernuak Ibilgailuen Azterketa Teknikorako (IAT) epeak bertan behera utzi ditu koronabirusari aurre egiteko igandean ezarri zuen alarma egoerak irauten duen bitartean.

Horixe jakinarazi die Espainiako Industria, Merkataritza eta Tursmo Ministerioak Administrazioari Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egiten laguntzen dioten erakundeei.

"Martxoaren 14ko 463/2020 errege-dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Administrazioak ezarritako ikuskatzeko epeak bertan behera geratzen dira", azaldu du Ministerioak jakinarazpenean.

Beraz, alarma egoera indarrean dagoen bitartean (luzatu ezean, 15 egun iraungo du), bertan behera geratu dira ibilgailuen azterketa teknikoak.

Albisteak (2)