Koronabirusa
Euskotrenek Hendaiako geltokia epemugarik gabe itxi du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Aurrerantzean, Hendaia-Donostia-Lasarte ibilbidea egiten zuten trenak Irun/Ficobatik atera eta helduko dira.
Euskotrenek Hendaiako geltokia epemugarik zehaztu gabe ixtea erabaki du asteazken honetan, koronabirusaren izurriteak eragindako krisiaren ondorioz.
Horrenbestez, aurrerantzean, Hendaia-Donostia-Lasarte ibilbidea egiten zuten trenak Irun/Ficobatik atera eta helduko dira.
Nolanahi ere, tren zerbitzua ibilbide horretan % 100ekoa izango dela azpimarratu du Euskotrenek.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.