Koronabirusa
Euskal herritarrek txalo zaparrada hunkigarria eskaini diote hildako erizainari
eitb.eus
Eguneroko 20:00etako txaloak Basurtuko Ospitalean hildako 52 urteko erizainaren aldeko omenaldia izan da ostegun honetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal herritarrak seigarren egunez atera dira balkoietara eta leihoetara osasun langileen lana txalotzeko. Gaurkoan, gainera, omenaldi beroa egin nahi izan diote Basurtuko Ospitalean hildako 52 urteko erizainari, Euskal Herrian hildako lehen osasun langilea.
Hildako erizainak Galdakaoko Ospitalean egiten zuen lan, baina Basurtuko Ospitalean hil da. Antza denez, lanean kutsatu zen.
Txalo zaparradak duela sei egun hasi ziren, konfinamenduarekin batera. Horrela, 20:00ak jota, herritarrek medikuen, erizainen eta oro har osasun sektoreko langile guztien lana eskertu nahi dute.