Koronabirusa
Koronabirusaren krisiak Bigarren Dibidendu Digitalean ere du eragina
EiTB.EUS
Espainiako Gobernuak etxe guztietan bermatu nahi du Lurreko Telebista Digitala, antena egokituta ez duten etxeetan ere. Prozesuak aurrera jarraituko du, baina ekipo zaharrak ez aldatzeko eskatuta.
Lurreko Telebista Digitaleko (LTD) kanal guztiak Estatuko etxe guztietan ikusgai egon daitezela bermatzeko lanean ari da Espainiako Gobernua; hau da, koronabirusaren krisiak eragindako alarma-egoera dekretatu baino lehen antena egokituta ez duten etxeetan ere nahi du hori bermatu. Horrela, prozesuak aurrera jarraituko du, baina telekomunikazio-instalatzaileei eskatu zaie ekipo zaharrak ez aldatzeko, une honetan balizko sintonizazio-akats batek ez kaltetzeko inor. Horrez gain, zerbitzuan arazorik saiheste aldera, aldibereko transmisioa ('Simulcast') eskaintzen jarraituko dute, alarma-egoera indarrean dagoen bitartean.
Hala, antenen egokitzapenaren prozesuari eutsiko diote, Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzak FORTAri esan dionez, instalatzaileen jarduera ez eteteko, ahal dela; hori bai, instalatzaileei eskatu diete ekipo zaharrak uzteko, etxe guztietan izateko LTDko kanal guztiak, balizko sintonizazio-akatsak saihestuta.
Testuinguru honetan, normaltasuna berreskuratuta eta isolamendu-agindua bertan behera utzita, antenak berriro egokitzeko bigarren faseari ekingo diote, hori behar duten etxeetarako.
Espainiako Gobernuak, halaber, Bigarren Dibidendu Digitalerako egokitzapenaren prozesuaren egutegia atzeratzea ere aztertu du; azken erabakia, baina, alarma amaituta eta egoera normaltasunera bueltatuta hartuko dute.