Itxi

Koronabirusa

Kasu bat gehiago aurkituta, hamabi positibo atzeman dituzte Gipuzkoako egoitzetan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Positibo berri hau Egogain zentroan jaso zute, Eibarren. Kasu guzitietatik hiru ospitaleratuta daude, osasun egoera arriskutsua baitute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Egogain Eibarko zentroan jasotako positibo berri baten ondorioz, hamabi dira guztira koronabirusak jotakoak adinekoen eta urritasunak dituztenen Gipuzkoako egoitzetan. Horietako hiru ospitaleratuta daude, osasun egoera larria baitute.

Eider Mendoza Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak ohar batean jakinarazi duenez, Eibarko honen aurretik lau positibo atzeman zituzten atzo Iurramendi adinekoen egoitzan, Tolosan, eta zazpi urritasunak dituzten pertsonentzako zentroetan, hala nola Uliazpi Hondarribian (6) eta Berriz 1 Donostian (1).

Mendozak azpimarratu du Aldundiaren helburua dela “egoeran honen aurrean arrisku handienean diren pertsonak eta babes gutxien dutenak” babestea, baita “une zail hauetan lan goraipagarria egiten ari diren pertsonak” ere.

Albisteak (3)

Bideoak (1)