Datu ofizialak
1.326 pertsona hil eta 24.926 kutsatu dira Espainian, koronabirusagatik
Agentziak | Erredakzioa
Duela 24 orduko datuekin alderatuta, 324 hildako gehiago daude eta 540 pertsona gehiago sendatu dira. Bestalde, Pedro Sanchez presidenteak abian jarri du COVID-19aren Batzorde Zientifikoa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, Espainian 24.926 pertsona daude koronabirusak kutsatuta, 4.946 kasu berriak dira, eta 1.326 pertsona hil dira, duela 24 ordu baino 324 pertsona gehiago.
Salvador Illak zuzentzen duen departamentuak aditzera eman duenez, 1.612 gaixo Zaintza Berezietako Unitateetan daude, ostiralean baino 471 gehiago, eta guztira 2.125 dira sendatu diren pertsonak, atzo baino 540 gehiago.
Eguneko datuak ondorengoak dira:
ERKIDEGOA KUTSATUTAKOAK ZBU HILDAKOAK SENDATUTAKOAK
Andaluzia 15.515 53 40 72
Aragoi 424 33 22 0
Asturias 486 12 5 16
Balear Irlak 246 14 4 11
Kanariar Irlak 348 29 7 7
Kantabria 215 9 2 11
Gaztela Mantxa 1.423 65 84 38
Gaztela Lehoi 1.466 85 55 54
Katalunia 4.203 298 122 150
Ceuta 5 0 0 0
Valentzia 1.363 84 50 25
Extremadura 354 6 12 8
Galizia 739 29 9 6
Madril 8.921 767 804 1.542
Melilla 25 1 0 0
Murtzia 240 14 1 1
Nafarroa 664 25 9 1
EAE 1.725 71 85 165
Errioxa 564 17 15 18
ESPAINIA 24.926 1.612 1.326 2.125
COVID-19aren Batzorde Zientifiko berria
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak COVID-19aren Batzorde Zientifikoa abian jarri du. Batzorde horretan Salvador Illa Osasun ministroa eta sei zientifiko izango dira. Hala ere, taldea handitzeko aukera dago, Espainiako eta nazioarteko adituekin, Moncloak aditzera emandakoaren arabera.
Batzordeak larunbatean bertan egin du lehen bilera, telematikoki, eta koronabirusaren aurka egiteko zientzian eta osasun gaietan adituak diren kideak gehitzeko asmoa du.