Itxi

Koronabirus epidemia

Zientzialariek erabateko konfinamendua agintzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Datozen asteetan kasu ugari emango direla diote, eta gaur egun hartutako neurriek ez dutela kolapsoa saihestuko ohartarazi dute.

Jendea kalean, maskarillarekin. Argazkia: Efe.

Zientzia munduko aditu ugarik txosten bat atera dute Espainiako Gobernuari pertsonen zirkulazioa gehiago mugatzeko eta erabateko konfinamendua agintzeko eskaerarekin. Neurri hori ezinbestekotzat jotzen dute osasun sistemaren kolapsoa ekiditeko; bestela, zientzialarien ustez, kolapso hori martxoaren 25ean eman daiteke.

Txostena 69 zientzialarik sinatu dute, tartean epidemien jokaeran eta hedapenean adituak diren asko, osasun publikoko arlo ezberdinetako adituak, unibertsitateko irakasleak eta CSICeko kideak.

Zenbait matematika ereduri jarraituta, eta beste herrialdeetan emandako kasuak kontuan hartuta, denak ados daude datozen asteetan koronabirus kasu ugari emango direla esatean, eta egun hartutako neurriak osasun sistemaren kolapsoa ez dutela saihestuko uste dute. Ondorioz, ez dira egokienak COVID-19aren erikortasuna eta hilkortasunari aurre egiteko.

Horretarako, pauso bat gehiago emateko eskatzen dute eta mugikortasunaren egungo konfinamendu partziala erabateko konfinamenduagatik ordezkatzea eskatzen dute, hau da, lanerako joan etorrien % 50 baimendu ordez, mugikortasuna oinarrizko zerbitzuetan ari den jendeari bakarrik baimentzea.

Hiru hilabeteko epea

Txostenaren arabera, oso garrantzitsua da neurri hauek irmotasunez aplikatzea osasun zerbitzuen kolapsoa gertatu aurretik, 2-3 asteko aurrerapenarekin, eta horrela pandemiak populazioan duen eragina minimizatu.

Pandemiari aurre egiteko denbora epeari dagokionez, txostenaren arabera hiru hilabete inguru behar izango dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Albisteak (3)