Itxi

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume batek sexu-eraso saiakera salatu du Barakaldon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Gizon bat atxilotu dute, ustezko erasotzailea delakoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.

Gizon bat atxilotu dute igande honetan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den ostiralean Barakaldon izandako sexu-eraso saiakera bat egotzita

Emakume batek salaketa aurkeztu du, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu, jazoeraren nondik norakoak argitzeko. Ez da datu gehiagorik zabaldu.

Argitan Emakumearen Zentroak lapikokada zaratatsua egiteko deia luzatu die Barakaldoko auzokideei, emakumeen aurkako indarkeria kasu berri hori errefusatzeko.