COVID-19
Armadak Gasteizko, Donostiako eta Bilboko tren geltokiak desinfektatuko ditu
Agentziak | Erredakzioa
Loiuko aireportuko joan-etorrien eremua desinfektatuko du Armadak. Ondoren, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako tren geltokietara abiatuko da desinfekzio lanak gauzatzera.
Miguel Angel Villarroya Defentsako Estatu Nagusiko buruaren esanetan, Armadak desinfekzio lanak egingo ditu EAEko hiru hiriburuetako tren geltokietan. Era berean, Loiuko aireportuan desinfekzio lanak egiten jarraituko du.
Armadako Errejimendu Nuklear Baktereologiko Kimikoko kideek Loiuko aireportuko joan-etorrien eremua desinfektatuko dute gaur. Ondoren, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako tren geltokira abiatuko dira desinfektazio lanak egiteko.
Igandean Valentziatik helikopteroetan eta jeepetan iritsi ziren militarrak Loiuko aireportura, arratsaldeko 17:00etan. Errejimendu Nuklear Baktereologiko Kimikoaren parte dira, eta atzo aerodromoaren kontrol dorrean desinfekzio lanak gauzatu zituzten.