Koronabirusa
Haurreskolak Partzuergoak ez dizkie familiei kuotak kobratuko gelak ireki arte
Agentziak | Erredakzioa
Familiek martxoan zehar jaso dituzten kuotak otsailean emandako zerbitzuari dagozkio.
Haurreskolak Partzuergoak zerbitzu hori erabiltzen duten familiei jakinarazi die ez dituztela kobratuko "ohiko zerbitzua ematen ez den egunei dagozkien kuotak", koronabirusaren krisiak eragindako gelen itxieraren ondorioz.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak zehaztu duenez, haur eskolen partzuergoak hilero igortzen ditu ordainagiriak, eta, beraz, familiek martxoan zehar jaso dituzten kuotak otsailean emandako zerbitzuari dagozkio.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.