Itxi

KORONABIRUSA

22 hildako EAEn eta bi Nafarroan, azken orduetan

EITB.EUS

Leer en Castellano

EAEn, 3.271 dira zenbatutako positiboak, atzo baino 543 gehiago; eta, hildakoak 155 dira. Nafarroan, 35 pertsona hil dira eta 1.197 kasu positibo daude jada; 183 gehiago.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Koronabirusaren pandemia dela eta, 3.271 positibo zenbatu dituzte EAEn, azken 24 orduetan, asteartean baino 543 gehiago, eta dagoeneko 155 dira hildakoak, horietatik 22 atzo.

EAEri dagokionez, orain arteko positiboen gorakadarik handiena izan da, joan den igandean (hilak 22) izandako 372 positiboen gainetik.

Positibo emandako kasu guztien artean, 1.577 ospitaleratu dituzte, horietatik 119 zainketa intentsiboetako unitatean. Hildakoak 155 dira, eta sendatutako pertsonak, berriz, 466.

Nafarroan, 886 kasu positibo izan dira

Orain arte, 1.197 koronabirus kasu positibo erregistratu dituzte Nafarroan, hau da, 183 gehiago. Foru Erkidegoan 33 pertsona hil dira, aurreko egunean baino bi gehiago.

Positibo emandako kasu guztien artean, 506 ospitaleratu dituzte, horietatik 51 zainketa intentsiboetako unitatean.

Bestalde, koronabirusa zutenen artean, 23 alta jaso dute jada.

Espainia Txinaren aurretik dago

Espainiako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez, orain arte Espainian 3.434 pertsona hil dira eta 47.610 kutsatu, horietatik 5.367 sendatu dira.

Horrela, Espainia Txinaren aurretik dago (3.281 hildako) COVID-19ko krisian.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Albisteak (2)

Bideoak (1)